1. |
Hondakinen Artean Bizi
04:29
|
|||
Amets egin, inoiz izango ez diren egunekin
gogoratu, inoiz esango ez dituzun hitzak
amets egin, behin galdutako esperantzak
erre dezan zapaltzen ari garen lurra
Amets egin, ezagutuko ez duzunarekin
gorrotatu, inoiz izango ez zarena
Zubi guztiak erreko ditugu, ez itzultzeko
aldareak eraikiko ditugu etorkizunera
Amets egin soinu gabeko hondamendian
egin negar munduaren amaierari
Zubi guztiak erreko ditugu, ez itzultzeko
aldareak eraikiko ditugu etorkizunera
|
||||
2. |
Z.G.B.
03:55
|
|||
Gaur berandu jaiki naiz
hamaika egiteko
zerrenda luze hori
inoiz ez bukatzeko
Zortzi mezu erantzunen zai
ez dut batere erantzungo
hamar kantu hasi ditut
beste batek amaitzeko
Gaua da berandu nator
hamaika egitearren
hemen eta han nahi dut
zurekin eta zu gabe
leku denetan egoteko
behar honek ez nau barkatzen
Zerbait galtzen ari naiz ta ez naiz konturatzen?
dena heldu nahian inora enaiz ailegatzen
atzean geratu naiz korrika noan arren
maite dudan guztia hasi naiz gorrotatzen
Hainbeste gauza egin ditut lasai egoteko
lasaitasuna zer den ahaztu zaidaneraino
hainbeste bide daude bakarra aukeratzeko
dena zabalik utzi dut ateak ixteko
Geldirik etengabe mugitzen egoteko
erabakiak hartuz ezertarako
Kilometroak eginez etxera joateko
bakarrik geratu naiz zurekin egoteko
Zerbait galtzen ari naiz ta ez naiz konturatzen?
dena heldu nahian inora enaiz ailegatzen
atzean geratu naiz korrika noan arren
maite dudan guztia hasi naiz gorrotatzen
|
||||
3. |
Lore Ta Laban
04:25
|
|||
Bakarrik dijoa, inork ez du entzuten
Zerbait esan nahi du, ez dakiela isiltzen
Gaur ez dago ondo, atzoko egun bera
Bihar berdina den, atzoko egun bera
Beti garai zaharrak direla garai onenak
konfunditzen dituela dio, konfunditzen ditugula
Atzera egin nahi, baina zer aldatzeko?
Total, inork ez duela barkatuko
Total, egindako mina ez dela joango
Kalean zen euria, orain bera da euritan dena
Bilatzen eguzkia, denok gabiltzala horrela
Osatzearen bila, berriz abestuko du gurekin
Tatxersen kantu horretan bezala
Hartu eta eman, lore eta laban
Batzuetan lore, besteetan laban, hartu eta eman
Etxe alboan zai, lagun eta etsai
Batzuetan barre, besteetan negar, lore eta laban
Kanpotik itxi du taberna
eta puskatu bertako kristalak
Orain entzungo duzue
esateko daukadana:
Orain badakit nor naizen
Azkenean badakit nor naizen
Azkenean badakigu nor den!
Kalean zen euria, orain bera da euritan dena
Bilatzen eguzkia, denok gabiltzala horrela
Osatzearen bila, berriz abestuko du gurekin
Tatxersen kantu horretan bezala
Hartu eta eman, lore eta laban
Batzuentzat lore, besteentzat laban, hartu eta eman
Etxe alboan zai, lagun eta etsai
Batzuetan barre, besteetan negar, lore eta laban
|
||||
4. |
Sunrising
03:30
|
|||
Eguzkia irten denean
berriz kalean
Eguzkia irten denean
barre batean
Ta beste bat, ta beste bat,
ta beste gau baten bila
Ta beste bat, ta beste bat,
beste gau bat zeren bila
Eguzkia irten denean
hitzak lurrean
Eguzkia irten denean
kantu batean
Ta beste bat, ta beste bat,
ta beste gau baten bila
Ta beste bat, ta beste bat,
beste gau bat nere bila
Ez dut gehiago amestu nahi
Eguzkia sartzen denean
zauri atzean
Eguzkia sartzen denean
malko batean
Ta beste bat, ta beste bat,
ta beste egun berri bat
Ta beste bat, ta beste bat,
ta beste egun berdin bat
|
||||
5. |
Ezin
03:03
|
|||
Ezetz esateko ezintasunean zoaz aurrera
Ezin alde egin inoiz, lekuak utzi, ateak itxi
Geratu zaitez beste ordu bete edo bi
orain etzazu hartu erabakirik
Geratu itxarongelan geldirik
Inor ezagunik ez, berriro bakarrik
Ez dakit ba ote dauakadan gogorik
Eguna edo gaua den ez dakit
Estankatutako abidatura darabilt
Paralisi azkar batean sarturik
erdi puntuan ez dago irtenbiderik
Ezetz esateko ezintasunean zoaz aurrera
Ezin alde egin inoiz, lekuak utzi, ateak itxi
Ezin, ezin, ezin, ezin
|
||||
6. |
Alzheimer
01:52
|
|||
Zure izena ahaztu dut
Zure aurpegia ahaztu dut
Zure auzoa ahaztu dut
Zure izena ahaztu dut
Ahaztu zait egin behar nun dena
beste egun bat motela, ez zaidala jun pena
Dena zerotik hasita
probatuta ez dut
nintzena berreskuratzen ahal
Nire izena ahaztu dut
Nire aurpegia ahaztu dut
Nire auzoa ahaztu dut
Nire izena ahaztu dut
Ahaztu zait egin behar nun dena
beste egun bat motela, ez zaidala jun pena
Dena zerotik hasita
probatuta ez dut
nintzena berreskuratzen ahal
Ta hiriari su eman
Errautsetatik edan
Ez dut ezer gehio eraiki nahi
|
||||
7. |
Elquetiene
04:43
|
|||
El que tiene dauka, entzun auzoan
Beste egun bat, dena motel doa
Aspaldi ez zaitudala ikusten hola
negar egin genuenetik ez zait axola
El que sabe daki, entzun auzoan
Norabiderik gabe noa kalean gora
Portal honetan inor ez da ezaguna
ez dakit nor den etsaia eta nor den laguna
El que tiene dauka, entzun auzoan
Ez det agurtuko eskolakoa
Aldatu zarela ta jada ez dakizula
nor zaren, nor zinen, eta nor nahi duzuna
El que sabe daki, entzun auzoan
Beste egun bat galtzera noa
Wohouen izarrik zeruan ez dagola
bide bat aukeratu behar da ta ez dakit nora
Saldu dute hiria ta orain ez dakigu zer den Egia
nire eskuetan zauria, sartu dizute ederra ziria
El que tiene dauka, entzun auzoan
Donostia herri txiki baten antza hartzen doa
Bilbon gauzak ez direla horrela
Sanfranen arte galeria bat ireki dutela
El que sabe daki, entzun auzoan
Itogarria da egunero zure alboan
“ez zaitut ikusi nahi gehio Dababadan”
a ese segurata que ostia le daba!
El que sabe daki, entzun auzoan
Beste egun bat nazkatuta noa
denak daukala kanpokoentzat izena
baina jator eta euskaldun abizena
El que tiene dauka, entzun auzoan
Bat, bi, hiru, lau, dena hegan doa
Horrela gehiago ez dut aguantatuko
poltsa barruko bileteari ezin egin uko
Ta bai, ihes egin
baina nora?
|
||||
8. |
Garaia Harri
03:42
|
|||
Merkantziek su hartzen duten bitartean
metafora guztiak erailko ditugu
Burgesiaren hondakinak, gure lehengaiak
Irudi izoztu bat da gure itxaropena
Txukun ta garbi dago hondamendia
markesinako kristal hautsian bilatu (dut) zure irria
Garaia harri erraldoi bat da
mugiezina, mugiezina
Zizelkatuko duenik ez da
ukiezina, ukiezina:
Inork ez du etorkizunik nahi
Zerk hurbilduko gaitu zerura?
Nork hurbilduko zaitu zerura?
Jada ez duzue hotelik eraikiko
infernu honetan: Lur
Jada ez duzue hotelik eraikiko
infernu honetan: Lur
Garaia harri erraldoi bat da
mugiezina, mugiezina
Zizelkatuko duenik ez da
ukiezina, ukiezina:
inork ez du etorkizunik nahi
Inork ez du etorkizunik nahi
Inork ez du etorkizunik
|
||||
9. |
Nakar Nakar
05:15
|
|||
Irudi bat, bi begi, ohetik ezin jaiki
Leku baten bila nabil baina non den ez dakit
Bide bat, etxe bat, edo begirada bat
denak balio dit sortzeko bizi berri bat
Lagun bat, lagun bi, ez dut nahi gehiagorik
Goazen bakarrik egotera baina elkarrekin
Maite nauzu badakit, berak ere badaki
Galduta gaude denok bakoitza bere aldetik
Gaur ere lo bakarrik, ez dut nahi arazorik
Atzo ondo sentitzen nintzen gaur ordea ez dakit
Erabaki garbirik ateratzen oraindik
dena nahastuta daukat alboan etzaudenetik
Urrutira, alde egin, ezer gehiago jakin,
inguruko gauza guztiek ematen dute min
Maite zaitut, badakit, berak ere badaki
galduta gaude denok bakoitza bere aldetik
Nakar eta nazkatuta nabil bizitzeko gogoak arras itzaliak ditudala
Bestean bilatzen dut nik faltan dudana, bakarrik egoten ezin ikasi
Nakar eta nazkatuta nabil bizitzeko gogoak arras itzaliak ditudala
Ezinezkoa delako batek ematea beste norbaitena den zorion beharra
|
Nakar Donostia San Sebastian, Spain
Nakar Donostian jaio zen 2022an, eta Andoni Olaetxeak, Jokin Azpiazuk, Jone Laspiurrek eta Xalba Ramirezek osatzen dute. Taldea pospunketik abiatzen da nagusiki, baina elektronika, hyperpop eta bestelako estiloak nahasten ditu, besteak beste. Sintetizadore analogiko eta digitalekin, baxuarekin, gitarrarekin eta ahotsarekin egiten dute lan. ... more
Streaming and Download help
If you like Nakar, you may also like:
Bandcamp Daily your guide to the world of Bandcamp