We’ve updated our Terms of Use to reflect our new entity name and address. You can review the changes here.
We’ve updated our Terms of Use. You can review the changes here.

Lore ta laban

by Nakar

/
  • Streaming + Download

    Includes high-quality download in MP3, FLAC and more. Paying supporters also get unlimited streaming via the free Bandcamp app.
    Purchasable with gift card

      name your price

     

1.
Amets egin, inoiz izango ez diren egunekin gogoratu, inoiz esango ez dituzun hitzak amets egin, behin galdutako esperantzak erre dezan zapaltzen ari garen lurra Amets egin, ezagutuko ez duzunarekin gorrotatu, inoiz izango ez zarena Zubi guztiak erreko ditugu, ez itzultzeko aldareak eraikiko ditugu etorkizunera Amets egin soinu gabeko hondamendian egin negar munduaren amaierari Zubi guztiak erreko ditugu, ez itzultzeko aldareak eraikiko ditugu etorkizunera
2.
Z.G.B. 03:55
Gaur berandu jaiki naiz hamaika egiteko zerrenda luze hori inoiz ez bukatzeko Zortzi mezu erantzunen zai ez dut batere erantzungo hamar kantu hasi ditut beste batek amaitzeko Gaua da berandu nator hamaika egitearren hemen eta han nahi dut zurekin eta zu gabe leku denetan egoteko behar honek ez nau barkatzen Zerbait galtzen ari naiz ta ez naiz konturatzen? dena heldu nahian inora enaiz ailegatzen atzean geratu naiz korrika noan arren maite dudan guztia hasi naiz gorrotatzen Hainbeste gauza egin ditut lasai egoteko lasaitasuna zer den ahaztu zaidaneraino hainbeste bide daude bakarra aukeratzeko dena zabalik utzi dut ateak ixteko Geldirik etengabe mugitzen egoteko erabakiak hartuz ezertarako Kilometroak eginez etxera joateko bakarrik geratu naiz zurekin egoteko Zerbait galtzen ari naiz ta ez naiz konturatzen? dena heldu nahian inora enaiz ailegatzen atzean geratu naiz korrika noan arren maite dudan guztia hasi naiz gorrotatzen
3.
Bakarrik dijoa, inork ez du entzuten Zerbait esan nahi du, ez dakiela isiltzen Gaur ez dago ondo, atzoko egun bera Bihar berdina den, atzoko egun bera Beti garai zaharrak direla garai onenak konfunditzen dituela dio, konfunditzen ditugula Atzera egin nahi, baina zer aldatzeko? Total, inork ez duela barkatuko Total, egindako mina ez dela joango Kalean zen euria, orain bera da euritan dena Bilatzen eguzkia, denok gabiltzala horrela Osatzearen bila, berriz abestuko du gurekin Tatxersen kantu horretan bezala Hartu eta eman, lore eta laban Batzuetan lore, besteetan laban, hartu eta eman Etxe alboan zai, lagun eta etsai Batzuetan barre, besteetan negar, lore eta laban Kanpotik itxi du taberna eta puskatu bertako kristalak Orain entzungo duzue esateko daukadana: Orain badakit nor naizen Azkenean badakit nor naizen Azkenean badakigu nor den! Kalean zen euria, orain bera da euritan dena Bilatzen eguzkia, denok gabiltzala horrela Osatzearen bila, berriz abestuko du gurekin Tatxersen kantu horretan bezala Hartu eta eman, lore eta laban Batzuentzat lore, besteentzat laban, hartu eta eman Etxe alboan zai, lagun eta etsai Batzuetan barre, besteetan negar, lore eta laban
4.
Sunrising 03:30
Eguzkia irten denean berriz kalean Eguzkia irten denean barre batean Ta beste bat, ta beste bat, ta beste gau baten bila Ta beste bat, ta beste bat, beste gau bat zeren bila Eguzkia irten denean hitzak lurrean Eguzkia irten denean kantu batean Ta beste bat, ta beste bat, ta beste gau baten bila Ta beste bat, ta beste bat, beste gau bat nere bila Ez dut gehiago amestu nahi Eguzkia sartzen denean zauri atzean Eguzkia sartzen denean malko batean Ta beste bat, ta beste bat, ta beste egun berri bat Ta beste bat, ta beste bat, ta beste egun berdin bat
5.
Ezin 03:03
Ezetz esateko ezintasunean zoaz aurrera Ezin alde egin inoiz, lekuak utzi, ateak itxi Geratu zaitez beste ordu bete edo bi orain etzazu hartu erabakirik Geratu itxarongelan geldirik Inor ezagunik ez, berriro bakarrik Ez dakit ba ote dauakadan gogorik Eguna edo gaua den ez dakit Estankatutako abidatura darabilt Paralisi azkar batean sarturik erdi puntuan ez dago irtenbiderik Ezetz esateko ezintasunean zoaz aurrera Ezin alde egin inoiz, lekuak utzi, ateak itxi Ezin, ezin, ezin, ezin
6.
Alzheimer 01:52
Zure izena ahaztu dut Zure aurpegia ahaztu dut Zure auzoa ahaztu dut Zure izena ahaztu dut Ahaztu zait egin behar nun dena beste egun bat motela, ez zaidala jun pena Dena zerotik hasita probatuta ez dut nintzena berreskuratzen ahal Nire izena ahaztu dut Nire aurpegia ahaztu dut Nire auzoa ahaztu dut Nire izena ahaztu dut Ahaztu zait egin behar nun dena beste egun bat motela, ez zaidala jun pena Dena zerotik hasita probatuta ez dut nintzena berreskuratzen ahal Ta hiriari su eman Errautsetatik edan Ez dut ezer gehio eraiki nahi
7.
Elquetiene 04:43
El que tiene dauka, entzun auzoan Beste egun bat, dena motel doa Aspaldi ez zaitudala ikusten hola negar egin genuenetik ez zait axola El que sabe daki, entzun auzoan Norabiderik gabe noa kalean gora Portal honetan inor ez da ezaguna ez dakit nor den etsaia eta nor den laguna El que tiene dauka, entzun auzoan Ez det agurtuko eskolakoa Aldatu zarela ta jada ez dakizula nor zaren, nor zinen, eta nor nahi duzuna El que sabe daki, entzun auzoan Beste egun bat galtzera noa Wohouen izarrik zeruan ez dagola bide bat aukeratu behar da ta ez dakit nora Saldu dute hiria ta orain ez dakigu zer den Egia nire eskuetan zauria, sartu dizute ederra ziria El que tiene dauka, entzun auzoan Donostia herri txiki baten antza hartzen doa Bilbon gauzak ez direla horrela Sanfranen arte galeria bat ireki dutela El que sabe daki, entzun auzoan Itogarria da egunero zure alboan “ez zaitut ikusi nahi gehio Dababadan” a ese segurata que ostia le daba! El que sabe daki, entzun auzoan Beste egun bat nazkatuta noa denak daukala kanpokoentzat izena baina jator eta euskaldun abizena El que tiene dauka, entzun auzoan Bat, bi, hiru, lau, dena hegan doa Horrela gehiago ez dut aguantatuko poltsa barruko bileteari ezin egin uko Ta bai, ihes egin baina nora?
8.
Garaia Harri 03:42
Merkantziek su hartzen duten bitartean metafora guztiak erailko ditugu Burgesiaren hondakinak, gure lehengaiak Irudi izoztu bat da gure itxaropena Txukun ta garbi dago hondamendia markesinako kristal hautsian bilatu (dut) zure irria Garaia harri erraldoi bat da mugiezina, mugiezina Zizelkatuko duenik ez da ukiezina, ukiezina: Inork ez du etorkizunik nahi Zerk hurbilduko gaitu zerura? Nork hurbilduko zaitu zerura? Jada ez duzue hotelik eraikiko infernu honetan: Lur Jada ez duzue hotelik eraikiko infernu honetan: Lur Garaia harri erraldoi bat da mugiezina, mugiezina Zizelkatuko duenik ez da ukiezina, ukiezina: inork ez du etorkizunik nahi Inork ez du etorkizunik nahi Inork ez du etorkizunik
9.
Nakar Nakar 05:15
Irudi bat, bi begi, ohetik ezin jaiki Leku baten bila nabil baina non den ez dakit Bide bat, etxe bat, edo begirada bat denak balio dit sortzeko bizi berri bat Lagun bat, lagun bi, ez dut nahi gehiagorik Goazen bakarrik egotera baina elkarrekin Maite nauzu badakit, berak ere badaki Galduta gaude denok bakoitza bere aldetik Gaur ere lo bakarrik, ez dut nahi arazorik Atzo ondo sentitzen nintzen gaur ordea ez dakit Erabaki garbirik ateratzen oraindik dena nahastuta daukat alboan etzaudenetik Urrutira, alde egin, ezer gehiago jakin, inguruko gauza guztiek ematen dute min Maite zaitut, badakit, berak ere badaki galduta gaude denok bakoitza bere aldetik Nakar eta nazkatuta nabil bizitzeko gogoak arras itzaliak ditudala Bestean bilatzen dut nik faltan dudana, bakarrik egoten ezin ikasi Nakar eta nazkatuta nabil bizitzeko gogoak arras itzaliak ditudala Ezinezkoa delako batek ematea beste norbaitena den zorion beharra

about

CD eta LPak erosteko: baliodute.eus/denda

Lore ta laban © 2023 by Nakar is licensed under CC BY-SA 4.0

credits

released November 23, 2023

Kanta guztiak: Nakar.
Letrak: Xalba Ramirez eta Jone Laspiur.
Jone Laspiur: Ahotsak.
Xalba Ramirez: Programazioak, samplerra, sinteak, ahotsak, gitarra 03an.
Jokin Azpiazu: Sinteak, samplerra.
Andoni Olaetxea: Baxua (01,05,06,07) eta gitarra (02,04,08,09).

Lokalean grabatuta, 2023ko udan.
Ahotsak Lera estudioan grabatuta, Haritz Leterekin.
Nahasketak: Gakobeltz Hit Faktorian, Joseba Baleztenak eta Miren Narbaizak.
Masterra: Oihan Lizasok, Noisestudioa.
Artea: Mikel Ruiz Pejenautek 'Kinakokoda'.
Produkzioan laguntza (02,05,07): Joseba Salbide.
Zuzeneko soinua: Jon Iriarte.

Eskerrik asko gure bide honetan laguntzen gaituzuen guztioi <3
Batzuetan lore, besteetan laban.

license

all rights reserved

tags

about

Nakar Donostia San Sebastian, Spain

Nakar Donostian jaio zen 2022an, eta Andoni Olaetxeak, Jokin Azpiazuk, Jone Laspiurrek eta Xalba Ramirezek osatzen dute. Taldea pospunketik abiatzen da nagusiki, baina elektronika, hyperpop eta bestelako estiloak nahasten ditu, besteak beste. Sintetizadore analogiko eta digitalekin, baxuarekin, gitarrarekin eta ahotsarekin egiten dute lan. ... more

contact / help

Contact Nakar

Streaming and
Download help

Report this album or account

If you like Nakar, you may also like: